2013-02-17

Baias ibaia

Aupa peña!!
Geratzen den elurrak eta eguraldi onak Murgiarantza bultzatu gaituzte gaurkoan. Ez gara bakarrak izan, beste askok berdin pentsatu eta Baias ibaiaren ertzetik doan bidera abiatu dira baita elurra ikusi, ikutu eta bueltatxo bat ematera. Hamabiak aldera iritsi gara parkingera eta handik zebilen jendetzatik urruntzeko asmoz ibiltzeari ekin diogu jarraian. Hasiera hasieratik ederra da paisaia ibai bazterrean eta parkingetik gero eta urrunago, jende gutxiagorekin, politagoa. Bidea ez da ibaitik inoiz urruntzen eta behin baino gehiagotan zeharkatzen du.
Aste honetako elurteen ondorioz urez gainezka zetorren Gorbeialdetik ibaia eta horien arrasto zen baita asteburuko eguraldi onarekin geratzen zen elurra. Hiru orduz ibili gara ibiltzen eta horietatik ez dut uste 30 minututan bidea ikusi dugunik ere. Bidea estaltzen zuen elurraren gainetik ibili behar izan dugu denbora gehiena eta horrek ezberdina egin du gaurko bueltatxoa.
Beste egunen baten Baias ibaitik ibilia nintzen aurretik eta zin dagizuet edozein urtarotan paraje ikusgarria dela.

Gozatu gaurko egunean ateratako argazki batzuetaz:

Behiak bide bazterrean
Elurra bidearen eta ibaiaren artean
Baias ibaia zubi baten azpitik duen pasoetariko batean
Gorbeialdeko pago liluragarriak





No hay comentarios:

Publicar un comentario