2013-02-25

VALLE DE MENA

Kaixo!
Asteburu honetan Mena-n ibili naiz berriro ere elur artean. Beste hainbatetan ibili naiz handik baina gehienetan bizikletarekin (BTT zentro polita zabaldu berri dute) eta udan ikusi izan dut baiara polit hau. Oraingoan Anzo herrira igo ginen, hangoek "La Peña" izenez ezagutzen duten mendien igoeran dagoen herria. Behe aldean ez zegoen hainbeste elurrik eta hara igo behar izan ginen trineo eta guzti. Hona emen herri txiki, baina polit honen kale estu bateko argazki bat:
Anzotik paseoa
VALLE DE MENA
de todo...naturalmente

2013-02-22

2013-02-17

Baias ibaia

Aupa peña!!
Geratzen den elurrak eta eguraldi onak Murgiarantza bultzatu gaituzte gaurkoan. Ez gara bakarrak izan, beste askok berdin pentsatu eta Baias ibaiaren ertzetik doan bidera abiatu dira baita elurra ikusi, ikutu eta bueltatxo bat ematera. Hamabiak aldera iritsi gara parkingera eta handik zebilen jendetzatik urruntzeko asmoz ibiltzeari ekin diogu jarraian. Hasiera hasieratik ederra da paisaia ibai bazterrean eta parkingetik gero eta urrunago, jende gutxiagorekin, politagoa. Bidea ez da ibaitik inoiz urruntzen eta behin baino gehiagotan zeharkatzen du.
Aste honetako elurteen ondorioz urez gainezka zetorren Gorbeialdetik ibaia eta horien arrasto zen baita asteburuko eguraldi onarekin geratzen zen elurra. Hiru orduz ibili gara ibiltzen eta horietatik ez dut uste 30 minututan bidea ikusi dugunik ere. Bidea estaltzen zuen elurraren gainetik ibili behar izan dugu denbora gehiena eta horrek ezberdina egin du gaurko bueltatxoa.
Beste egunen baten Baias ibaitik ibilia nintzen aurretik eta zin dagizuet edozein urtarotan paraje ikusgarria dela.

Gozatu gaurko egunean ateratako argazki batzuetaz:

Behiak bide bazterrean
Elurra bidearen eta ibaiaren artean
Baias ibaia zubi baten azpitik duen pasoetariko batean
Gorbeialdeko pago liluragarriak





Ongi etorri

Nire azkenengo bidaiaren argazkietako bat, bretainiako Cap Frehel-etik.
Ongi etorri IPAR HAIZEA EUSKAL HERRITIK blogera. Hemendik 18 urte dituen gazte baten paseo, bidai eta abarrekoen berri emango dugu. Bidaiatzea asko maite duen mutil batez ari gara, bai hondartza,bai mendia maite dituena nahiz eta bigarrena nahiago duen. Hitz gutxitan esanda nitaz ari naiz. Espero dut gaurko egunean abian jartzen dudan blog honekin gozatzea eta beste era batera Euskal Herria, bere inguruneak eta bere ingurunetik harago dauden beste herrialde batzuekin beste era batean gozatzea. Ondo izan eta honako hau gogoratu:
TXAPELA BURUAN ETA IBILI MUNDUAN!!!